martes, 21 de mayo de 2013

AMETSAK ERAIKIZ... BILBAO TRIATLOIEAN TXAPELDUN!!!

Han sido varios los medios de comunicación que han recogido la noticia de mi gran victoria en el Bilbao Triathlon del sábado. Todos ellos relatan como fué la épica carrera que realizamos y en este caso, voy a seguir con la crónica del triatlón en euskera. Proximamente añadiré otro post con las sensaciones vividas antes, durante y después del día "D".
Triatleta haundien gainetik garaile!
Nork esango zidan orain 10 urte triatloia praktikatzen hasi nintzenean honaino iritsiko nintzela! Izan ditudan podium eta irabazi ditudan triatloi guztiek dute garrantzia niretzako, denak sentitu eta bizi izan ditut, nire kirol bizitzako etapa ezberdinak markatu dituzte eta. Hala ere, 2013ko maiatzaren 18a ez dut sekula ahaztuko, Bilbao Triathlon ironman erdian TXAPELDUN! Amets bat bezela izan zen jarraitzaile naizen triatleta ezagunen aurretik helmugaratzea. Marcel Zamora, Andrew Starykowicz, Mikel Elgezalbal, Richard Calle, Fernando Gomez,... izen haundiak dira triatloi munduan. Marcel-ek 5 urteetan jarraian Niza-ko ironmana irabazia du, baita Embrunman bezelako ironman ospetsuak ere beste garaipen askoren artean... Nire "idolo"-etako bat izan dela esan daiteke.
Marcel Zamorarekin podiumaren zain
Triatloiari dagokionez, egun traketsa izan genuen, euria, hotza, haizea eta Bilbaoko ria ur arrearekin eta korronte dexenterekin. Eguraldiak asko markatuko zuen lasterketaren nondik norakoa baino eguraldi honi aurre egitea norberaren esku zegoen, muskuluak berotzeko krema, bizikletarako arropa beroa eta psikologikoki gogorra izatea aspektu garrantzitsuak izango ziren.

Igeri zeharkaldiak bi zati zituen. Lehenan, korrontearen alde, oso azkar joan ginen eta aurreko taldetxoari eustea lortu nuen. Bide batez, korrontearen kontrako bigarren zatiak garrantzi handia izango zuela pentsatzen nuen eta indarrak ongi erregulatu nituen. Komodo joan nintzen, gehiegi behartu gabe eta ezustean, Starykowicz estatu batuarraren ondorengo lehen taldetxoa itxiz iritsi nintzen T1-era. Hain aurrean ikusteak guztiz aldatzen zuen lasterketako estrategia, izan ere, normalean galtzen dudan denbora errekuperatu beharrik ez nuen. Segituan aurrera jo nuen eta Viveroko lehen igoera hasi aurretik 3. postuan kokatu nintzen. Gurpilean nituen Marcel, Albert Moreno eta Calle. Goruntz indarrak erregulatu eta behin gaina hartutakoan egurrean hasi nintzen. Hortik aurrera, atzean utzi nituen faborito haundietako batzuk eta 3. postuan iritsi nintzen T2-ra, aurreko bietatik nahiko gertu (2 minuturen barruan) eta beste faboritoak 3 minututik gora utziz.

Korrikako hiru itzulietatik lehena oso gogorra izan zen. Guztiz hoztuta, oinak ez nituen sentitze, eta lunbarrak ere guztiz gogortuta nituen. Horren ondorio, 4. postuan zetorren Fernando Gomez-ek 1'30'' kendu zidan lehen itzuli horretan. Bigarrenerako berotu nintzen eta oso ongi korritu nuen zati horretan. Orduan izan zen lasterketa burua lortu nuen momentua (lasterketako sentsazioez beste post batean hitzegingo dut bestela a ze txapa!). Hortik aurrera, kalkulagailua martxan jarri, taldekide, familia eta ikusleen erreferentziak kontuan hartu, bi kilometro gehiagotan pixkat estutu, begirada pare bat atzera bota garaipena ziurtatzeko eta azken metroetaz disfrutatzera helmugara!!!! Gainera, taldeka ere Mahala Tolosaldeko Triatloi Taldearekin taldeka ere irabazi genuen!

Egia esan, 2013ko triatloi denboraldia topera hasi dut! Azken hiru asteburuetan ez naiz podiumetik jeitsi eta azken bietan Txapelarekin bueltatu naiz etxera. Euskadiko sprint triatloi txapeldun eta Bilbao triatloieko txapeldun!!!
Mahala T.T.T. garaile Bilbaon. Lasterketa bikaina mutilak!

8 comentarios:

  1. Heuk ez duk esango, baina ezaugarri baten aipua egitea ahaztu zaik: kirol honetako "profesional" direnei aurrea hartuta gainera. Haundia!!

    ResponderEliminar
  2. zorionak makina!!!!!! ederki merezitako garaipena!!! disfrutatu!

    ResponderEliminar
  3. Marcel zamorarekin podiumaren zai ...vaina con el incombustible Edu ere bai!!!Zorionak!!!

    ResponderEliminar
  4. Aupa moxo! Hoberena... kirolean... eta pertsona bezala. Denbora luzez landutako garaipena izan da Bilbokoa. Zorionak!!! Eluska.

    ResponderEliminar
  5. hori dek eta aimar¡¡¡ kristona ein dek¡¡¡¡¡makina..

    ResponderEliminar
  6. ZORIXONAK AIMAR!!
    Zein izango dek hemendik aurrera egingo deken denboraldia??

    ResponderEliminar
  7. LA VOZ DEL HURAKÁN NO SE PUEDE PARAR

    AUPA POTROMAN!!!

    ResponderEliminar