lunes, 7 de enero de 2013

2012 urtearen amaiera polita

Badira aste mordo bat 2012 triatloi denboraldiari amaiera eman niola. Lesioak medio, ez zen nahi bezalako amaiera izan baina onartu behar dut, denboraldi ona egin nuela. Ez agian 2011 urtean lortutako emaitza esanguratsuenen parekoa baina 2012-an kirol maila gutxienez mantendu dudala esan dezaket. Gainera, beste hainbat podiumez gain, garaipen bat ere lortu nuen Zumaiako triatloiean.

Historio hoiek denak atzean utzi eta poliki-poliki aurre denboraldi berriari ekin nion orain 10 aste. Aurtengoan, behin lesioak ahaztuta, kros batzuk lehiatzea erabaki nuen urteari amaiera on bat emateko asmoz. Lehenik, Ikaztegietako krosa. Lesioa erabat gainditua zegoela frogatzeko egin nuen eta entrenamendu gutxi izan arren, 10km gogorrak 34min48sg egin nituen eta garrantzitsuena, lesioaz gogoratu ere ez, notizi bikaina aurre denboraldirako!

Aste batzuk beranduago beste klasiko batean ere parte hartu nuen, Zizurkilgo Gau krosa. Entrenamendu eta erritmo gehixeagorekin nengoen eta 7,5km aldapatsuak 23min50sg egin nituen (6. postua).

 Eta azkenik urteroko zita, Tolosako Elkartasun krosa, San Silvestrea. Betiko aurpegiak irteeran eta gezurra badirudi ere nerbio batzuk ere banituen. 5km baino gehixeagoko ibilbide laua aproposa da urteroko test bezela erabiltzeko eta aurtengoan espero ez nuen denbora egin nuen (nahiko haize zebilela kontuan hartuz). Lehen hiru atletek (zorionak duten maila bikainagatik) ihes egin zuten 2km inguru faltan eta atzetik nik tiratzen nuen beste hirukote bat ginen. Esprintean azken putz izan nitzen eta hortaz amaieran 6. postuan. GPS-aren arabera 5,08km eta 16min 29sg, egia esan azkar egin nuen korri bai!

Agur 2012-ari eta ongi etorri 2013! Aurtengoa bezalakoa izan dadila gutxienez!

No hay comentarios:

Publicar un comentario