Hainbat hilabeteren ostean iritsi da denboraldi berriarekin martxan jartzeko garaia. Aurtengo urtea ezberdina izango da. Batetik, triatloiean egindako lehen pausuetatik gaurdaino izan dudan prestatzaile eta lagun Ramon Elkororekin etapa bat amaitzea erabaki dut. Izugarri ikasi dut berarekin urte guzti hauetan baino motibazio berriak behar nituen eta beste pausotxo bat eman kirol alorrean. Eskerrik asko bihotz-bihotzez Ramon!

2012 helburuei dagokionez, aurtengoan ere distantzia erdi eta luzean zentratuko naiz. Distantzia erdi eta luzeko espainiako txapelketetan aurrean ibiltzea, espainiako kopako triatloietan ere lasterketa buruan aritzea eta Zarauzko triatloiean postu on bat egitea (aurten helburu garrantzitsu moduan dut) izango dira helburu nagusiak. Azkenik, Bartzelona-Maresmeko ironmanean 9h-tik jeistea ere gustatuko litzaidake baina lan asko egin beharko da hori guztia lortzeko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario