Triatleta haundien gainetik garaile! |
Marcel Zamorarekin podiumaren zain |
Igeri zeharkaldiak bi zati zituen. Lehenan, korrontearen alde, oso azkar joan ginen eta aurreko taldetxoari eustea lortu nuen. Bide batez, korrontearen kontrako bigarren zatiak garrantzi handia izango zuela pentsatzen nuen eta indarrak ongi erregulatu nituen. Komodo joan nintzen, gehiegi behartu gabe eta ezustean, Starykowicz estatu batuarraren ondorengo lehen taldetxoa itxiz iritsi nintzen T1-era. Hain aurrean ikusteak guztiz aldatzen zuen lasterketako estrategia, izan ere, normalean galtzen dudan denbora errekuperatu beharrik ez nuen. Segituan aurrera jo nuen eta Viveroko lehen igoera hasi aurretik 3. postuan kokatu nintzen. Gurpilean nituen Marcel, Albert Moreno eta Calle. Goruntz indarrak erregulatu eta behin gaina hartutakoan egurrean hasi nintzen. Hortik aurrera, atzean utzi nituen faborito haundietako batzuk eta 3. postuan iritsi nintzen T2-ra, aurreko bietatik nahiko gertu (2 minuturen barruan) eta beste faboritoak 3 minututik gora utziz.
Korrikako hiru itzulietatik lehena oso gogorra izan zen. Guztiz hoztuta, oinak ez nituen sentitze, eta lunbarrak ere guztiz gogortuta nituen. Horren ondorio, 4. postuan zetorren Fernando Gomez-ek 1'30'' kendu zidan lehen itzuli horretan. Bigarrenerako berotu nintzen eta oso ongi korritu nuen zati horretan. Orduan izan zen lasterketa burua lortu nuen momentua (lasterketako sentsazioez beste post batean hitzegingo dut bestela a ze txapa!). Hortik aurrera, kalkulagailua martxan jarri, taldekide, familia eta ikusleen erreferentziak kontuan hartu, bi kilometro gehiagotan pixkat estutu, begirada pare bat atzera bota garaipena ziurtatzeko eta azken metroetaz disfrutatzera helmugara!!!! Gainera, taldeka ere Mahala Tolosaldeko Triatloi Taldearekin taldeka ere irabazi genuen!
Egia esan, 2013ko triatloi denboraldia topera hasi dut! Azken hiru asteburuetan ez naiz podiumetik jeitsi eta azken bietan Txapelarekin bueltatu naiz etxera. Euskadiko sprint triatloi txapeldun eta Bilbao triatloieko txapeldun!!!
Mahala T.T.T. garaile Bilbaon. Lasterketa bikaina mutilak! |
zorionak!
ResponderEliminarHeuk ez duk esango, baina ezaugarri baten aipua egitea ahaztu zaik: kirol honetako "profesional" direnei aurrea hartuta gainera. Haundia!!
ResponderEliminarzorionak makina!!!!!! ederki merezitako garaipena!!! disfrutatu!
ResponderEliminarMarcel zamorarekin podiumaren zai ...vaina con el incombustible Edu ere bai!!!Zorionak!!!
ResponderEliminarAupa moxo! Hoberena... kirolean... eta pertsona bezala. Denbora luzez landutako garaipena izan da Bilbokoa. Zorionak!!! Eluska.
ResponderEliminarhori dek eta aimar¡¡¡ kristona ein dek¡¡¡¡¡makina..
ResponderEliminarZORIXONAK AIMAR!!
ResponderEliminarZein izango dek hemendik aurrera egingo deken denboraldia??
LA VOZ DEL HURAKÁN NO SE PUEDE PARAR
ResponderEliminarAUPA POTROMAN!!!