lunes, 4 de junio de 2012

Zegama-Aizkorri mendi maratoia: Zorionak Koldo!

Duela 2 aste Zegama-Aizkorri mendi maratoia izan zen. Bertan, kuadrilakoa den Koldo Barriolak egundoko marka egin zuen bere lehen mendi maratoiean, 4h57min20sg!!! Zorionak!!!

Aurten bion arteko esperimentu txiki bat egin dugu. Berak entrenatzeko aholkuak nahi zituen eta nik nire entrenamendu aholkuak jarraituko zituen kirolari bat. Astez-aste eta pausuz-pausu, entengabeko hobekuntzan joan da Koldo eta ari da pixkanaka entrenatzen eta elikatzen ikasten. Lan guzti horren fruituak Zegaman azaldu ziren eta baita ongi azaldu ere!

Hurrengo urteko dortsala ziurtaturik, ea hurrengo urtean ere horrela jarraitzen dugun! Zorionak berriro ere txapeldun!

No hay comentarios:

Publicar un comentario