sábado, 1 de octubre de 2011

Hawaii 2011; Ironman Kailua-Kona: Bidaia

Egunon denoi! Goiza da Hawaiien eta!

Bidaia oso gogorra izan da! Hasteko madrilen gaua pasa aireportuan lo egin gabe, ordu asko, toki gutxi hegazkinean etab. Dena den, Malagako triatleta batzuk topatu ditut eta par batzuk egin ditugu!

Jende pila zegoen Londresko aireportuan
EE.UU.-n sartzeko, beti bezela arazoak, bisadoa ea ongi dagoen etab. Nere kasuan, eskapada earra in det! Sagar bat neukan motxilak dituen poltsikoetako batean eta ni konturatu ere ez! Paperak betetzean ez nuela fruiturik jarri nuen eta hortik arazoa! Beste leku batera bidali didate aduanan, sagarra entregatu, motxila eskanerretik pasa eta polizia umore onean gainera. Ni lasai nengoen, multa ordaindu behar nuela esan didan arte. 300$ fruta pieza bakoitzeko! Brometan ari zela uste nuen, barrez esan dit eta baina ez! Gezur txiki bat bota diot (sagarrak egun asko zemazkila motxilan, entrenatzera joaten naizenean jana eramaten dudala eta motxilak poltsiku asko dituela eta konturatu ere ez naizela egin). Arazoak arazo, ez dut multarik ordaindu eta aurrera!

Konako aireportua

Orain gosaldu eta bizikleta prestatu ondoren, bizikletako saio bat egitera noa.

Ah! Egun hauetan biziko naizen lekuko bistak izugarriak dira!


ALOHA!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario