
Aste batzuk beranduago beste klasiko batean ere parte hartu nuen, Zizurkilgo Gau krosa. Entrenamendu eta erritmo gehixeagorekin nengoen eta 7,5km aldapatsuak 23min50sg egin nituen (6. postua).
Eta azkenik urteroko zita, Tolosako Elkartasun krosa, San Silvestrea. Betiko aurpegiak irteeran eta gezurra badirudi ere nerbio batzuk ere banituen. 5km baino gehixeagoko ibilbide laua aproposa da urteroko test bezela erabiltzeko eta aurtengoan espero ez nuen denbora egin nuen (nahiko haize zebilela kontuan hartuz). Lehen hiru atletek (zorionak duten maila bikainagatik) ihes egin zuten 2km inguru faltan eta atzetik nik tiratzen nuen beste hirukote bat ginen. Esprintean azken putz izan nitzen eta hortaz amaieran 6. postuan. GPS-aren arabera 5,08km eta 16min 29sg, egia esan azkar egin nuen korri bai!
Agur 2012-ari eta ongi etorri 2013! Aurtengoa bezalakoa izan dadila gutxienez!