lunes, 4 de junio de 2012

Euskadiko 2. distantzia olinpikoan / 2º de Euskadi en distancia olimpica


Larunbatean Ondarruko XVIII. triatloia jokatu zen, Euskal zirkuituko triatloirik politenetakoa eta aurtengo edizioan distantzia olinpikoko euskadiko txapelketa. Urteak ziren ez nuela bertan parte hartzen arrazoi ezberdinak medio eta faltan botatzen nuen. Azken asteetako osasun arazoak gainditu ostean, nire forma fisikoa frogatzeko gogoa nuen baina banituen zalantzak ere. Aspaldian sentitzen ez nituen nerbioak nituen lasterketaren aurretik eta gogo biziz joan nintzen hondartzan kokatuta zegoen irteerara.

Irteeran oztopo batzuk izan arren, igeriketa oso ona egin nuela uste dut. Atzetik aurrera joan nintzen eta aurreko taldetxoa galdu arren, Haritz Garaterekin batera irten nintzen uretatik 11. postuan. Atzetik zetorren tropel haundia ez nuen ikusten eta bizikletan nere erritmoa jarri eta aurrekoak harrapatuz joan nintzen, beste taldetxo bat osatuz. Lekeitiora iristsi aurretik, taldetxo horretatik ihes egin nuen eta handik aurrera bizikleta osoa bakarrik egin nuen. Asko behartu gabe baina erritmoa mantenduz, aurretik zihoazen 3 triatletei (Kastelein australiarra, Unanue eta Ruano) distantzia murriztuz nijoan baino ez behar adina. Zalakain eta Bizkarrak osatzen zuten atzeko talde nagusia minutu ingurura mantentzen nuen eta horrela iritsi nintzen boxeetara 4. postuan. Korrika aurreko hirukotea harrapatzea ia ezinezkoa zenez, nire postua mantentzera irten nintzen baina hasi eta berehala, Ruano ikusi nuen (lehertuta zijoan) eta bere bila joan nintzen. Honi aurreratu eta tartea atera ondoren, nire abantaila kudeatzea erabaki nuen. Atzekoek zail zuten ni harrapatzea eta azken hiru kilometroetan seguru ikusten nuen triatloiko 3. postua. Bizkarra ez nuen ongi kontrolatu lehen itzulietan eta asko gerturatu zitzaidan baina indarrak gordez joan nintzenez, 3. postua ospatzeko denbora ere izan nuen. Irabazlea australiarra izanik, Euskadiko txapelketan 2. izan nintzen!

Garaipena bezala ospatu nuen, izan ere nahiko triste nebilen azken asteetan. Sentsazio oso onak izan nituen lasterketa guztian zehar eta datorren asteko Zarauzko triatloierako indarberriturik egotea espero dut.

Ez ditut zoriondu gabe utzi nahi merezimendu osoz Euskadiko txapeldun den Jon Unanue (izugarrizko maila erakusten ari da) eta podiumean nire alboan 3. postua irabazi zuen Gorka Bizkarra!

Aipatu ere, taldekako Euskadiko txapelketa irabazi genuela Atletiko San Sebastianekoak Egoitz Zalakain (6. postua) eta Imanol Vicenterekin (8. postua)

Zorionak Koaxi Triatloi taldeari ere, izugarrizko triatloia antolatzen bait dute urtero-urtero. Antolakuntza oso ona eta giro bikaina!

Euskadiko txapelketako podiuma / Podium cpto. Euskadi
                                                                                                                                                                                               

El sábado se disputó el XVIII triatlón de Ondarroa y campeonato de Euskadi en distancia olímpica. Es uno de los triatlones más bonitos del circuito vasco-navarro y tras superar los problemas de salud que estaba arrastrando en las últimas semanas, tenía muchas ganas de competir y comprobar mi estado de forma.

Realicé una buena natación, saliendo más adelante de lo normal en la 11ª posición y como no veía el grupo que venía detrás mía, decidí imponer mi ritmo en la bici. Fui cogiendo triatletas que iban por delante formando un pequeño grupo de unos 7 u 8 triatletas pero antes de llegar a Lekeitio, me quedé solo y aposté por mantener mi ritmo y escaparme. Controlé el esfuerzo en todo momento y mantuve el gran grupo que se formó detrás mía alrededor del minuto. Por otra parte, estaba recortando al trio cabecero formado por Jon Unanue, el australiano Kastelein y Adrián Ruano pero era muy dificil cogerlos.

Llegué a la T2 en 4ª posición (y 2º vasco) y el objetivo principal era mantener el puesto. De todos modos salí de boxes con chispa y enseguida ví a Ruano flojeando. Fui a por el y tras dejarlo atrás, y al no ver al duo delantero, regulé el esfuerzo controlando en todo momento a mis perseguidores.

Al final 3º en la clasificación absoluta y subcampeón de Euskadi de distancia olimpica!!!

Hacía tiempo que no sentía tan buenas sensaciones y espero seguir en esta línea en las próximas semanas.

Me gustaría felicitar a Jon Unanue, campeón de Euskadi y a Gorka Bizkarra (3º) por su gran temporada. Y como no al Atletiko San Sebastián que se proclamó campeón de Euskadi por equipos con la colaboración de Egoitz Zalakain (6º) e Imanol Vicente (8º) y mía.
Atletiko SS Euskadiko txapeldun / Atletiko SS campeon de Euskadi

4 comentarios:

  1. Zorionak Aimar!!
    Trialoian egin zenuena ikaragarria!! Orain hotzean pentsatzen dedan bakoitzean, bizikleta guztia bakarrik egin eta horrela korrika egitea, buffff!!

    Aurten Zarautzen top-10 fijo egingo dezula!!

    ResponderEliminar
  2. Earra kronika, ea zarautzekoa zemuz ateratzen zaizun

    ResponderEliminar
  3. Zorionak! Aymar!
    Kaixo adiskidea!! Desde Buenos Aires, te envio un fuerte abrazo y muchisimas felicitaciones por el logro! Aún recuerdo cuando me comentaste de ésta competencia en aquel día que compartimos por Donostia. Por eso, me alegra el doble el resultado!
    Abrazos y cariños. Silvia.

    ResponderEliminar